Haize errota gehiago jartzearen aurka alegazioak aurkeztu dituzte

Euskalerria Irratia 2016ko api. 5a, 08:17

Tafalla eta Larragako Udalekin batera Sustrai Fundazioak eta beste 11 entitatek jarri dituzte alegazioak Agrowind enpresak sortu nahi dituen beste sei haize errota parkeren aurka.

Sei haize errota parke berri eraiki nahi ditu Agrowind enpresak Nafarroan. Tafalla eta Larragako Udalekin batera Sustrai Fundazioak, 11 entitatek eta 200 norbanakok alegazioak aurkeztu dituzte “beharrezkoak” ez direlakoan. “Nafarroak haize erroten bidez sortzen duen energia, erabiltzen duena baino gehiago da”, azaldu dute Sustrai Erakuntzako ordezkariek.

Agrowind enpresaren jokaera ere ez dute zilegia ikusten alegazioak aurkeztu dituzte taldeek: “Ez da jarrera serio batekin ari eta ingurumenarekiko zer nolako eragina izanen lukeen ere ez dute aztertzen”. Haize errota parke berriak egiten hasi baino lehen beraz, uste dute, hasteko Castejongo zentral termikoa itxi egin beharko litzatekeela, energia modu eraginkorrean erabiltzeko kontzientziazio kanpainak egin beharko liratekeela eta dauden haize erroten parkeetako energia galdu ez dadin kudeaketa egokiago bat abian jartzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!