Eskoletara itzultzeko eguna guztientzat, lantokietara bueltatzeko eguna askorentzat. Oporretan, kanpoan ibiltzeko aukera izan du batek baino gehiagok. Lur Gil internazionalistak Bosnia eta Serbiara egin du bidaia. Bertako egoeraren berri eman digu. Futbola ere mintzagai. Girona eta Osasunaren arteko partiduaren analisia Aritz Agirre kazetariaren eskutik jaso dugu. Nola antolatu baratzea etxeko balkoian? Xatur Larralde lorezainak aste honetan hasiko den ikastaroaren xehetasunak eman dizkigu. Edu Lartzanguren kazetariak eman dio saioari errematea.