Aralarko aingerua parlamentura eta Iruñeko Udalera joanen da gaur

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 4a

Argazkia: Parlamentariak artxiboko irudi batean aingeruaren irudiari muxu ematen. / parlamentodenavarra.es

Geroa Bairen eta UPNren aldeko botoengatik joanen da Nafarroako Parlamentura; EH Bildu eta Ahal Dugu kontra azaldu dira.

Parlamentuan Ainhoa Aznarez (Ahal Dugu) parlamentuko presidenteak egin beharko lioke harrera Mikel Aingeruren irudiari. Nolanahi ere, ez da bertan izanen, "bestelako hitzorduak" dituelako.

Tradizioak hala aginduta, apez batek eramaten du aingerua esku artean eta parlamentariek, banan-banan, muxu ematen diote.

Aldaketak izanen dira, dena dela, bisitan: ez da sartuko osoko bilkuraren aretora; aurten, harrera gelan hartuko dute. Bestalde, ez da abesbatzarik izanen, eta, bukatzeko aurreko urteetan emandako 180 euroko dohaina ez diote eskainiko.

Iruñeko Udalak ere harrera eginen dio Mikel Aingeruri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!