Ezkaban hildako 298 kideren senitartekoak bilatzeko, Europara babes eske

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 4a

Ezkaban egindako omenaldia. Arg:@batzarreorg

Nafarroako Parlamentuak abian jarritako ekimenak Espainiako zein Bruselako Gobernuen inplikazioa behar du.

"Doluak itxi ahal izatea eta maila penalean etorkizuna definitzea" du xede Nafarroako Parlamentuak abian jarritako ekimenaren xedea. Ezkaban hil zituzten 298 kideren gorpuzkinak aurkitu dituzte eta orain, euren senitartekoei bideratzeko ezinbesteko jo dute bai Espainiako Gobernuarengandik eta Europatik babesa izatea.

Ekimena orain Izquierda-Ezkerra alderdiaren esku geratu da eta mozio bidean parlamentuak onartu egin beharko du gero Nafarroako Gobernuari igorri eta azken honetak Espainiara eta Bruselara helarazteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!