"Isun zaparrada" salatu dute AHTaren kontrako ekintzaileek

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 4a

Argazkia: AHTaren aurkako bizikleta martxa, iazko udan, Gasteizen. / mugitu!

> Zazpi isun jaso dituzte, Gasteizen eta Iruñean egindako mobilizazioak medio; orotara, 3.200 euro ordaindu beharko dituzte.
> Mugitu! mugimenduak "behar sozialetatik aparte dagoen tren elitista, antisoziala, xahutzaile eta txikitzailearen" kontra mobilizatzen jarraituko duela ziurtatu du.

2013ko azaroa zen. Bi ekintzaile Nafarroako Diputazio Jauregian kateatu egin ziren, "proiektu txikitzaileak" salatzeko. Biak atxilotu eta epaitu zituzten. Epaia: absoluzioa. Ez da horrela geratu auzia, baina. Bide administratibotik zigortu dituzte orain: 600 euroko isunak jaso dituzte buruko.

Ez dira horiek sakelak astindu dituzten zigor bakarrak. Iazko udan Gasteizen egindako bizikleta martxa baten ondorioz, bost isun jaso dituzte bertan zeudenetako batzuk. 2.000 euro eman beharko dituzte orain.

Corcuela Legeari eta Mozal Legeari jarraiki ipini dizkiete zigorrak. Mugitu! mugimenduak kritikatu du "AHT inoiz baino gehiago auzitan dagoen une honetan, botereguneetatik aurkaritza isildu" egin nahi dutela, "moxala eta isunen bidez".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!