Esa urtegiaren handitzearen aurka protesta Madrilen

Euskalerria Irratia 2016ko api. 4a, 08:00
ESA urtegiaren handitzearen aurkako protesta egin dute Madrilen. Arg: @ehBilduZangotza

400 lagun baino gehiago elkartu ziren Diputatuen Kongresuaren parean "proiektuaren arriskuez" ohartarazteko.

"Uraren erabilera nola egiten den hausnartu beharra dago, urtegien azpian bizi garenok arriskuan bizi garelakoan gaude", nabarmendu zuten Madrilen egindako protestan ESA gehiagorik EZ plataformako kideek. 400 pertsona baino gehiago elkartu ziren Madrilgo Diputatuen Kongresuaren parean. ESA gehiagorik Ez plataformako kideekin batera, Rio Aragon taldekoak ere izan ziren protestan. Ordezkari politiko askok ere babesa eman zieten eta baita talde ekologistek ere. ESA, legealdi gehiagoan luzatzerik ez goiburuarekin euren kexak helarazi zizkieten Espainiako Gobernuko kideei. "Gardentasun eza eta informazio ugari izkutatzen aritzea" leporatu diete ESA handitzen dabiltzan kideei. "Ingurumeneko Ministerioak ez du hartutako konpromisoa bete, ez digu proiektuaren inguruko xehetasunik eman", azaldu zuten.

Arriskuak segitzen duela ohartarazi zuten plataformetako kideek. Lur mugimenduek segitzen dute eta urtegia handitzeak ekarriko lukeen arrisku gehigarriez jakinarazi zieten larunbatean Madrilen. Alderdi politikoen artean Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Unidad Popular izan ziren babes ematen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!