EH Bilduk, Geroa Baik, Ahal Duguk eta Ezkerrak gonbidatuta eginen dute auzipetutakoek agerraldia. PSN abstenitu egin da, eta UPN eta PPN, aldiz, kontra azaldu dira.
Ez da epaiketa politikoetan auzipetutakoek parlamentuan eginen duten lehen agerraldia izanen; izan ere, Askapenako bostak egon ziren jada euren kasuaren berri ematen, absolbituak izan aurretik.