Ainhoa Aznarez (Ahal Dugu) parlamentuko presidenteak egin behar dio harrera irudiari. Haren alderdiak kontra bozkatuta, ikusteko dago hura bertan izanen den.
Tradizioak hala aginduta, apez batek eramaten du aingerua esku artean eta parlamentariek, banan-banan, muxu ematen diote. Ostean, zeremonia erlijiosora joaten dira, eta aingeruari eskainitako kantak abesten ditu abesbatzak.