Joan izan dira parlamentariak kartzelara bisitan. Ez, ordea, lauko gobernuaren osteko karguak. Madrilen kontua izan da; ez die utzi.
Atzo jakinarazi zien Espainiako Harreman Instituzional eta Lurralde Koordinazioko zuzendariordeak parlamentu kideei ez ziela baimenik emanen. Parlamentua ez dago konforme, eta azalpenak eskatu ditu.