"Lekuz kanpo" daude udalaren kontrako erasoak, Ikasle Abertzaleak-en ustez

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 18a, 09:59
Argazkia: Martin Erdozain, IA-ko eleduna.

> Espainiako Poliziak eta Foruzaingoak ez zituzten "prebentzio neurriak" hartu, mobilizazio "gatazkatsua" izan zitekeela aurreikus bazezaketen ere.
> Aldaketaren gobernuak "gizarte beharrei" erantzun ez diola salatu dute, halaber.

"Oso positiboa" izan zen atzoko mobilizazioa, IAko eledun Martin Erdozainen hitzetan, 3.000 ikasle atera baitziren kalera, sindikatuak berak emandako datuak ardatz.

Mobilizazioaren osteko istiluentzat ere izan du tartea hedabideen aurreko hitz hartzean. Udalaren kontra egindako erasoak "lekuz kanpo" daudela esan du. Gainera, "gehiegizkoa" izan da poliziaren jokaera, eta "zirikatu" baitzituen ikasleak.

Nolanahi ere, "sakonago" joan nahi izan du. "Itun soziala eta belaunaldien artekoa hausten ari da elite ekonomikoen partetik pribatizatzen eta elitizatzen ari delako hezkuntza sistema". Testuinguruari begirako irakurketa zabaldu du, beraz.

Bestalde, Nafarroari dagokionez, lauko gobernuak "itxarondakoari" ez diola "erantzun" deritzo IAk. Kritiko mintzatu da sindikatua, eta "ekintza eza" leporatu dio.

Bukatzeko, atzo atxilotutako lau lagunen askatasuna galdegin dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!