"Ateak guztientzat daude irekita". Zabalik dago udala, Asironek ekainaren 13an alkatetza hartu zuenetik. Hark hala ziurtatu du, behintzat; hori dela medio, kritikatu egin ditu atzoko mobilizazio egunean udalaren kontra izandako liskarrak: "Udaleko ateak irekita egon dira herritar guztientzat, objektu jaurtiketa dela-eta itxi behar izan ditugun arte".
Udalaren kontra "gisa horretako jarrerak" ulertu ezin dituela ziurtatu du, halaber. Fokua, nolanahi ere, ez du hor jarri nahi izan, manifestatzea "legitimoa" dela aldarrikatu, eta LOMCEren "garrantzia handiko gai soziala" dela oroitarazi du, "isolatutako gertakari batzuk" mobilizazio "lausotu" ezin dutela azpimarratzearekin bat.