70 urteko mendizale bat hil da Leire mendilerroan

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 17a

SOS Nafarroako erreskate taldeak lanean gaur Leire mendilerroan.

 Arangoiti mendiko gailurrerako bidean konorterik gabe aurkitu dute taldeko beste mendizaleek.

Arrazoi naturalengatik antza, hil da 70 urteko mendizale bat Arangoiti mendira igotzen ari zela. Taldetik bereizi eta atzeratuta gelditu da mendizalea, taldeko lagunek adierazi dutenaren arabera. Horietako batzuk laguntzera itzuli direnean lurrean topatu dute konorterik gabe, gailurretik kilometro batera. Arratsaldeko 13:44etan SOS larrialdietako zerbitzuetara deitu eta bi helikoptero eta anbulantzia bat bidali dituzte. Hala ere medikuek ezin izan dute ezer egin mendizalea suspertzeko. Gorpua helikopteroz eraman dute Miluzeko baseraino eta handik Lege Medikuntzako Institutura autopsia egin diezaioten. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!