"Askotan ezin dira eskaini kontratu interesgarriak ordezkapenak egiterakoan edota lanaldia murrizterakoan", esan du. Egoerari buelta eman behar zaiolakoan dago.
Hari mutur berari tiraka, EH Bilduko Bakartxo Ruizek aldarrikatu du "edozeinek" izan behar duela osasunerako eskubidea, "toki batean edota bestean bizita ere".