'Merkatuen erruleta' eginen dute Zabalguneko eta Ermitagañako udal azoketan

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 17a, 10:29
Argazkia: Erosleak Zabalguneko merkatuan.

Erosketak bertako merkatuetan eginez gero, erruletan parte har daiteke, eta sariak irabazi.

Gainera, ez da gutxieneko kontsumorik ezarriko, edozein erosketa eginda jokatu daiteke erruletan. Sariak ez dira nolanahikoak izanen. Merkatuetan saltzen diren produktuak etxera eramateko aukera egonen da, besteak beste, txistorra, fruta, gazta eta pastak.

Iruñeko Udalak antolatu du ekimena, eta helburua produktu freskoak promozionatzea da, bai eta erosle berriak erakarri eta betikoak fidelizatzea ere.

09:00etatik 14:00etara eta 17:0etatik 20:00etara egonen da zabalik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!