Segimendu edo zaintzaren bat dute 742 emakumek. Indarkeria matxista pairatzen ari dira eta Nafarroako poliziek kontrolatzen dituzte kasu horiek. Duela lau hilabete 78 emakume gehiago daude egoera horretan. VioGen babeserako sistemarekin ari dira lanean eta proiektu horren eraginkortasuna nabarmendu du Mari Jose Beaumont kontseilariak.