%69 igo dira Osasunbideko profesionalei egin zaizkien erasoak

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 17a, 08:31

203 eraso salatu zituzten iaz, %73,9 ahozko jazarpenak izan ziren. Sindikatuek prebentzio kanpainak eskatu dituzte.

Hamar erasotik zazpi ahozko oldarraldiak izan dira. Osasunbidean hazi egin dira profesionalei egiten zaizkien erasoak: %69,17 igo dira 2015ean. Guztira 203 salaketa izan ziren langileen aldetik eta horietatik gehienak ahozko jazarraldiak izan ziren, %73,9. Osasunbideko Lan Arriskuen txostenak jaso ditu datu horiek eta hain zuzen, hazkunde gehiena ahozko erasoetan izan da. “Gero eta gehiago salatzen dituzte ahozkoak diren oldarraldiak” nabarmendu du txostenak eta azpimarratu du ez dagoela “hazkunderako arrisku ez alarmarako daturik”. Sindikatuek dena den diote, prebentzio kanpaina gehiago egin behar direla eta baliabideak jarri halako erasoak ekiditeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!