Etxalar, Oiartzun eta Erratzun egin ondotik, aurten Arantzan izanen da Lan Gaua, Bidasoko Kontrabandistak (KB) elkartearen ekimenez, martxoaren 19an. Ibilaldi gidatu hau, zortzi kilometrokoa, gauez eginen da eta Zapuru mendi inguruan burutuko da. Garai batean kontrabandoan ibilitako Josetxo Iparagirre izanen da gidaria.
Ibilbidean zehar eginen diren geldialdi laburretan, kontrabando denborako testigantzak, istorioak eta pasadizoak kontatuko dituzte. Arratseko 20:00etan Arantzako aterpetxean elkartu, mokadutxo bat jan eta ondotik, 21:00ak aldera abiatu eta hiru ordu inguruko iraupena duen txangoa eginen dute.
Parte hartu nahi dutenek, izen-ematea info@baztan-bidasoa.com helbide elektronikoan egin behar dute martxoaren 17ra arte. Prezioa: 7 euro. Informazio gehiago 659 477 396 telefonoan.
Honen inguruko informazioa eman digu Irrintzi Plaza saioan Mikel Albisu, Bidasoako Kontrabandisten ekimeneko partaideak.