20 milioi euro aurreztuko ditu Ogasunak zorraren interesa txikituta

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 16a, 13:15

"Historiako zorraren finantziaziorik merkeena lortuta aurreztuko da hori", iragarri du gaur Ogasun Kontseilari Mikel Aranburuk

20 milioi euro aurreztuko ditu Nafarroak datozen 10 urteotan. Historiako finantziaziorik merkeena lortuta aurreztuko da hori. Hala iragarri du gaur Ogasun Kontseilari Mikel Aranburuk. Nafarroak duen zorra, 494 milioietakoa, interes txikienean ordaintzeko aukera hitzartu du finantza entitateekin.

%1,59ko interesean ordainduko ditu zorrak Nafarroak. Estrategia egoki baten emaitza izan da lorpen hori Aranbururen esanetan. Izan ere, Nafarroak kaudimen tasa ona du eta hala ikusarazi diete finantza entitateei. Historikoa eta arrakastatsua da lortutakoa Ogasun kontseilariaren esanetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!