Ainhoa Etxaide (LAB) : "Lan esparruak lehentasun izan behar du aldaketaren gobernuarentzat"

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 15a, 13:02
Ainhoa Etxaide eta Igor Arroyo LAB sindikatuko idazkari nagusiak, agerraldian.

Lan arloko marko propioa aldarrikatu du gaur LAB sindikatuak. Dokumentu bat sortu du LAB sindikatuak lantokietara aldaketa ere iritsi dadin.

Lan arloko marko propioa aldarrikatu du gaur LAB sindikatuak. Nafarroako idazkari nagusiarekin batera, Igor Arroyo,  Ainhoa Etxaide izan da, Euskal Autonomia Erkidegoko idazkaria.

"Lehentasun politikoa izan behar du lan esparrua, langabeziari eta prekarietateari aurre egiteko", ohartarazi du Etxaidek. Gogorarazi du, 14 direla Euskal Herrian euren lantokietan bizi galdu dutenak eta konponbidea ezinbestekoa dela halakoak ekiditeko.

Dokumentu bat sortu du LAB sindikatuak lantokietara aldaketa ere iritsi dadin. Zazpi neurri bildu dituzte, lehentasunezkoak: 35 orduko lan astea, hileko 1.200 euroko gutxieneko soldata eta 1080ko gutxieneko pentsioa, aukera berdintasuna edota zerbitzu publikoen garapena. Era berean, horrelako neurriak Nafarroan erabaki eta ezarri ahal izateko lan esparru propioa aldarrikatu beharra dago ezinbestean LABen ustez. 

Neurri horiek eraginkorrak izan daitezen zein bide jorratu behar den ere zehaztu dute: lantokietan borroka sindikala sustatzea, alderdiei akordioak erdiestea neurriak bideratzeko, akordio sektorialak indartzea, langileen parte hartze erakundeetan eta marko laboral propioa eraikitzea.

Aldarrikapen horiek guztiak larunbatean kalean eginen dituzte. Gazteluko plazatik irtengo da manifestazioa 17:30ean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!