Falta arinak dauzkaten adingabeek komunitate lanak eginez bete ahalko dituzte zigorrak

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 15a, 08:42

Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren hitzarmen batek ahalbidetuko du "gizartearentzako onuragarriak diren lanetan" aritzea, zigor gisa.

Herritarren Aferetarako Batzordeak publiko egin berri du neurriaren xehetasunak azaltzen dituen dokumentua.

Bertan, zehaztu dute adinez txikikoak programan sartzeko delitua jasan duena ere ados egon behar dela. Biktima izan den horri egindako kaltea onartzea da adingabearen baldintzetako bat, bai eta biktimak adin txikikoak komunitatearentzako lanak egitearekin bat egitea ere.

Hala bada, lanak egiteaz gain, bide judizialetik gaindiko neurriak ere bete beharko dituzte 18 urtetik beherakoek, psikologoen eta hezitzaileen bisitak nola.

Baldintzak beteko ez balira, judizialki eutsiko liokete auziari, beste behin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!