Sexu bidez kutsatutako gaixoak, gero eta gehiago

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 15a, 08:20

Gonorrea kasuak 74 izan dira, 2014an, 54 pertsona gaixotu ziren; %80 gizonak eta 30 urte baino gutxiagokoak ziren %40.

Osasun Publikoko txosten baten arabera, 'Kutsatu daitezkeen Gaixotasunak' izenekoa, txostenaren arabera Nafarroan hazi egin dira sexu bidezko gaixotasunez kutsatutako pertsonak. 74 kasu izan ziren gonorreagatik, 2014an 54. Gehienak gizonak, %80 eta 30 urtetik beherakoak %40. Gazteen kasuan, 18 urtetik beherako 3 pertsona kutsatu ziren gaitz horrekin. Sifilisaz kutsatutakoak 42 lagun izan ziren, 2014an 38.

Txostenak ohartarazi du, sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunak kontrolatzeko diagnostiko azkarra eta bikote barruan tratamendua egitea ezinbesteko direla.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!