Bachen doinuetan

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 15a, 08:00
Argazkia: Kamera Abesbatzako Michael Navarrus Berpizkundeko Kaperak Bach-en moteteak abestuko ditu.

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, Nafarroako Kamera Abesbatzako Michael Navarrusen emanaldia eta europar bisoiaren eta Life proiektuaren inguruko hitzaldia daude.

Udalak polen mailaz ohartarazteko alerta sistema jarri du martxan, nahi duenaren eskura. 010 telefono zenbakian izena emanda, polinizazio mailaren inguruko datuak jasotzeko harpidetu daitezke herritarrak. Gaur, baxuak da maila haltz, pinu, urki eta altzifreetan.

Gaur, Sanduzelaiko Civivoxean bertan, zazpi eta erdietan, eta Kultur Garaikideko Begiradak zikloaren barruan, Eva Guerrero eta Julia Faber artistek ‘Anotación Número 7’ dantza eta inprobisazio ikuskizuna taularatuko dute. Sarrera, libre.

Bestalde, San Nicolas elizan, gaur ere, ilunabarreko zortzi eta erdietan, Musika Sakroaren zikloaren barruan, Nafarroako Kamera Abesbatzako Michael Navarrus Berpizkundeko Kaperak Bach-en moteteak abestuko ditu.

Datorren astean Kondestableko udal erroldan kudeaketak egiteko hitzordua eskatu dezakete herritarrek aste honetan bertan. 010 telefono zenbakira deituta, edota pamplona.es webgunean.

Bihar, asteazkenarekin, europar bisoiaren eta Life proiektuaren inguruko hitzaldia, Ingurumen Heziketarako Museoan. Arratsaldeko zazpietan izanen da, David Campion bilogoaren eskutik. Doan.

Miradas kultura garaikidearen zikloaren barruan, soinu arkitektura. Espektakulu diziplina anitza izanen da, bihar, zazpi eta erdietan, Sanduzelaiko Civivoxen. Muxutruk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!