Bertako produktuak eta zerbitzuak kontsumitzeko eskatu dio Parlamentuak Nafarroako Gobernuari

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 14a, 12:58
Argazkia: Dabid Anaut, Esther Korres (EH Bildu), Ruben Velasco (Ahal Dugu). parlamentodenavarra.es

"Enplegua sortzeko eta landa eremuko populazioaren finkatzea sustatzeko" xedez, aho batez onartu dute talde guztiek Ahal Duguk aurkeztutako proposamena.

"Jarraibideak eman ditzan, hurbiltasunekoa eta, ahal den neurrian, ekologikoa izan dadin ikastetxe publikoetara, ospitaleetara, zahar-etxeetara eta gainerako zentro publikoetara bideratutako elikadura-produktu eta -zerbitzu guztien kontratazio publikoa, kasuko sektoreekin lankidetzan". Horra Parlamentuak jositako testua.

Prezioa ez ezik, "gizarte- eta ingurumen-alderdiak" ere kontuan izateko eskatu diote exekutiboari.

"Jada badira adibideak beste herrialde batzuetan —Frantzian edo Italian, kasu—, non tokiko elikagai ekologikoak eta tradizionalak sartzearen aldeko apustua egiten baita eskoletako eta ospitaleetako jantoki-zerbitzuetan”, esan du Ahal Dugu taldeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!