Nafarroako Gobernuko hezkuntza kontseilari Jose Luis Mendoza elkarrizketatu dugu saioaren hasieran. Asteburuari begira beste hainbat kontu ere. Euskal derbia Sadarren, Osasuna eta Alaves, aurrez aurre. Partiduaren aurreko kronika jaso dugu Eñaut Agirrebengoa eta Iñaki Berastegiren eskutik. 13 urteko espetxe zigorra bete ondoren, Jorge Olaiz preso ohia berriz kartzeleratu dute. Gaur, elkarretaratzea eginen dute. Beñat Azkonak eman dizkigu xehetasunak. Bihar, sortzaile gazteendako azoka antolatu dute Jazar sorkuntzako faktorian, Etxabakoitzen. Maider Araguas ilustratzaileak eman digu horren berri. Nafarroako Hitzaren gaurko aleaz aritu gara Edurne Elizondo Berriako kazetariarekin. Angel Berroeta hil zutela hamabi urte. Leire Martinez, Donibane auzoko okinari asteburuan eginen dioten ekitaldiaz mintzatu zaigu.