Nafarroa finantzaketa bideen bila gero eta gehiago hondatzen ari den errepide-sarea zuzentzeko

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 10a, 20:00

Nafarroa azken postuetan dago bide-zoruaren egoera, seinale bertikal eta bazter-babesari dagokionez, Errepidearen Espainiako Elkarteak autonomia erkidegoak alderatzeko egindako azterketaren arabera.

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik iragarri duenez, Foru Gobernuak finantzaketako bide egonkorrak aztertzen ari da errepide sarearen mantenimendurako. Azken urteotan behar baino askoz ere gutxiago inbertitu de la errepideetan aurrekontu faltagatik.

Finantzaketa bide egonkorrak bilatzea da orain Gobernuaren helburua. Horretarako lan talde bat aritu da horretan lanean, denbora epe jakin gabe. Aukera guztiak hartuko dituztela aintzat iragarri du kontseilariak, baita bide sariak ordaintzearena ere.

Errepidearen Espainiako Elkarteak 2014ko "Errepideak Kontserbatzeko Beharrei" buruz egindako azterketaren arabera (azkenekoa), Nafarroako bide-sarearen egoera "eskasa" zen 2013an bide-zoruaren egoera (laugarren txarrena), seinale bertikal (azkenaurreko txarrena) eta bazter-babesari (azken lau adierazle txarrenen artean ere) dagokionez. Adierazleek Foru Komunitatea Espainiako autonomia erkidegoen azken postuetan jartzen zuten dagozkion tauletan, Ayerdik azpimarratu duenez. 2014, 2015 eta 2016an, kontserbazioko aurrekontua baldintza beretan mantendu da.

Lehendakariordeak hiru parametro aipatu ditu: inbertsio errealaren eta Errepideen III. Planean aurreikusitakoaren arteko aldea (azken 6 urteotan aurreikusitako 259,88 milioietatik 107,89 ez dira egikaritu); aurtengo eta aurreko ekitaldietako 25-30 milioiko inbertsioaren aurrean, 45 eta 90 milioi arteko zentzuko gastua proposatzen du; gainerako autonomia erkidegoekin egindako alderaketa eta, haren arabera, Nafarroa azken postuan geratzen da.

Ayerdik, "hain sendoak " diren datuak ikusirik, eragile politiko eta sozialei diagnostiko horrekin "bat egiteko" eskatu die irtenbideak bilatzeko orduan aurrera pausoak ematen jarraitu dadin. Aipatu duenez, Gobernuak ez du nahi egungo egoera legealdi guztian zehar iraun dezan.

Lurraldeko eskualdeen arteko asimetria nola murriztu ere aztertzen ari da, Iruña-Tutera eta Iruña-Irun ardatzei kalterako eragiten diena.

"Aurrez azaldu dudan guztiaren ondorioa errepide-sarea gero eta gehiago hondatzen ari dela da, eta beharrezko inbertsioak handiagoak dira, kostu handiagoarekin", adierazi du.

Kontseilariak aipatu duenez, azterketa horrek kilometro eta urteko 55.000 euroko inbertsioa egiteko beharra iradokitzen du. Azken urteotako inbertsioa 5.000 euro baino gutxiagokoa izan da.

Sektorean, kontserbazioan egin beharreko inbertsiorako beharraren erreferentzia ondare-balioaren % 2 eta % 3 artean kokatzen da (sarea eraikitzeak balioko zuena), hau da, Nafarroan 4.542 milioi 3.600 kilometro ingururako; beraz, kontserbaziorako 90,84 milioi/urteko esleitu beharko zen, beheko maila erreferentziatzat hartuz (% 2). Errepide Planak 45 milioi hartzen zituen, eta langile teknikoek 70 eta 75 artean gomendatzen du (ondare-balioaren % 1,6).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!