Zazpi lagun erietxera eraman dituzte istripua izan ondoren

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 10a, 13:13
Erreniegako tuneletan izan da ezbeharra goizean. Arg: @mikelazcoiti

Bi pertsona larri zauritu dira eta beste bost lagun zauri arinekin eraman dituzte Nafarroako Ospitale Gunera.

8:00etan izan da istripurik larriena. Erreniegako tuneletatik gertu, Legarda inguruan izan da ezbeharra. Auto bat errepidetik irten eta gidaria ezin irtenda gelditu da. Une horretan, albotik pasatzen zen kotxeko lau kideak laguntzera joan zaizkio. Hirugarren auto batek baina, aurretik eraman ditu lau kideak. Horietako bi dira larri zauritu direnak eta beste biak arin zaurituak daude.

AP-15 autobian, Barasoainen auto bat errepidetik irten da eta hesien aurka jo du. Gidaria ospitalera eraman dute. Sakanako autobideaqn berriz A-10ean beste kotxe bat bidetik irten da eta hirugarren bat Sarrigurenen, kasu horretan moto gidariak izan du istripua.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!