75.000 litro oliba olio banatu ditu Errigorak

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 10a

Aurtengoan, 5.000 etxetara iritsi da oliba olioa, iaz baino %65 gehiago banatu dute eta 2014an baino %150 gehiago.

Errigora ekimenak Nafarroa hegoaldeko oliba olioa banatzeko kanpaina arrakastatsua egin du aurten. Guztira, Euskal Herri osoko 5.000 etxeetara 75.000 litro olio banatu dituzte. Iazko datuekin alderatuta, %65 gehiago banatu dute, eta %150 gehiago, 2014ko datuekiko.‘Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura’ Nafarroa hegoaldearen berezko produktuak eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da Errigorak egiten duena.

Oraingoan, ehunka boluntarioren lanari esker, 75.000 litro olio banatu dituzte. Olioa ez da etxe partikularretara bakarrik joan, izan ere, aurtengoan hamaika kontsumo talde, elkarte gastronomiko, txoko eta eskola-ikastoletako jantokietara ere iritsi baita Nafarroa hegoaldeko olioa.

Udaberrian beste kanpaina bat

Hurrengo zita maiatzean jarri du Errigorak. Orain olioarekin egin bezala, maiatzaren 12tik 24ra kontserba loteak eskatzeok tartea zabalduko dute.

Argazkiak: errigora.eus

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!