Mozal Legeak 448 isun utzi ditu jada Nafarroan

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 10a

Argazkia: Kalea denona da eragilearen protesta.

Uztailetik urtarrilera egin dute zenbaketa. "Herritarren segurtasunarekin" erlazionatuta daude 145 isun; drogekin, 191; eta armekin, 112. Gehienak 601 eta 30.000 euro artekoak dira.

Alderdi Popularrak bultzatu zuen Mozal Legea, ez iskanbila gutxirekin, gainera. "Oso murritzailea" dela salatu zuten hasieratik gizarte eragileek. Aurrera egin zuen, baina. Baita gogor egin ere.

Ez da makala utzi duen marka. Uztailetik urtarrilera arteko isunak kontuan izanda, 448 zigor izan dira. Gehienak (191) drogekin lotuta. Badaude, haatik, "herritarren segurtasunarekin" lotutakoak ere: 145. Multzo horretan sartzen dira, agenteekiko "begirune falta" eta gisakoak. Gainontzeko isunek, 112k, armekin dute lotura.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!