Goizean itxita egon ostean berriz zabaldu dute Leitzarango autobia, A-15a. Hala, Nafarroako lehen mailako errepide sarea zabalik dago, A-15a zabaltzearekin. Bigarren mailako errepide hauek itxita daude, ordea: Belaguako mendatea (NA-137, 45. km-tik aurrera) eta Izabako errepidea (NA-2000).
Nafarroako Gobernuak gidariei gomendatzen die bidaia hasi aurretik foru erkidegoko errepideen egoera zein den ikus dezatela incidenciascarreteras.navarra.es webgunean edota 848 423 500 telefono zenbakian.