Parlamentarien solasaldian, ikurren foru legeaz eta Nafarroako Kutxaren ikerketa batzordeaz aritu gara Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Ahal Dugu-Podemos alderdiko Laura Perez eta Ezkerrako Joseba Ezeolazarekin. Bidador Pastorala, bigarren aldiz, hurrengo astean taularatuko dute Barañaingo Auditorioan. Kike Diez de Ultzurrunek, Leire Zabalzak eta Julen Leuzak eman dizkigute xehetasunak. Saioaren amaieran, zientzialari bi. Xabier Santamariarekin homeopatiaren iruzurraz eta Oier Lakuntzarekin led bonbilei buruz hitz egin dugu.