Martxoaren 17ko ikasle grebarekin bat egin du Ikasle Abertzaleak-ek

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 9a

Nafarroako Gobernu aldaketak egoera "batere" aldatu ez dela iritzi du ikasle sindikatu abertzaleak, eta Mendoza kontseilariaren dimisioa eskatu dute.

Lan Eskaintza Publikoaren inguruan ere mintzatu dira. "UPN-PSNk bere garaian eraikitako erregimena elikatzen" duen neurria dela deritzote, bai eta "euskaldunak eta euskaltzaleak baztertu" egiten dituela ere. Hizkuntz eskubideen "urraketan urrats bat gehiago" dela salatu dute.

Bestalde, haur eskola berrien irekiera txalotu dute. "Argi daukagu, urrats hauek beharrezkoak direla Nafarroa euskaldun bat eraikitzeko, hiru eremutan zatitzen gaituen legea bertan behera uzteko".

"Herritik eta herriaren mesedera" dagoen unibertsitate "euskalduna, herritarra, askatzailea eta feminista" eraiki nahi dute, eta horretarako tresna izanen da martxoaren 17ko greba ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!