Arnaldo Otegiri "besarkada konplizea" eman zion Joseba Asironek, UPNren ustez

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 8a

Argazkia: Arnaldo Otegi eta Joseba Asiron, Iruñeko alkateak haren Twitterrera igorako irudian.

Belodromoan izan zen larunbatean Iruñeko alkate Joseba Asiron, Otegiri ongi etorria emateko xedez. Erregionalisten irudiko, "Iruñeko Udalaren duintasuna arrastaka" ibili zuen Asironek.

"Legealdi hasieratik erabaki du Asironek Bildu-Batasunaren estrategiarekin kolaboratzea, ETAren historia zuritzeko, eta Iruñeko alkatetza Otegi eta Sorturen esku jartzea, eta ez dugu onartuko", esan du UPNk prentsa ohar baten bidez.

PPNk ere Joseba Asironek eta Otegik egindako argazkia kondenatu du, "iraina" da eta, haren ustez. "Begirunerik gabe aritu da [Joseba Asiron] herritarrekiko, eta batez ere ETAren biktimekiko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!