Metropoli Forala 2016-03-08

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 8a, 12:10

Martxoak 8, Emakumearen nazioarteko eguna, gaur. Bilgune Feministako kide Idoia Arraiza eta Amaia Zufiarekin solastu gara. Eduardo Santos Podemos-Ahal Dugu alderdiko diputatu nafarra elkarrizketatu dugu Espainiako egoera politikoaz. Oscar onenaren saria jaso zuen aurrekoan Spotlight filmak. Bostonen, eliza katolikoaren barruan izandako sexu abusuak ekartzen ditu gogora lan honek. Alberto Barandiaran kazetari altsasuarrak, Berria egunkarian, artikulua idatzi du berriki esanez, hemen ere, urrutira joan behar izan gabe, elizaren barruan, sexu abusuak gertatu izan direla. Kontatzen duenez, bere belaunaldiko ikasle asko izan zitezkeen Spotlight filmeko protagonista. Alberto Barandiaranek berak bere ikastetxean bizitako hainbat esperientzia azaldu dizkigu. Iritziaren tartean, Jasone Osoro eta Aingeru Epalza idazleak izan dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!