Tuteran kale izen frankisten izendatura berriak herritarrek aukeratuko dituzte

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 8a, 08:59

Lourdes auzoko 49 kaleek Gerra Zibilean Francoren armadan ibilitako lagunen izenak daramatzate. Affna 36k (fusilatutako senideen elkartea) proposaturik aldatuko dituzte.

1936ko gerran Francoren bandoan aritutako tuterarrek haien omenezko kaleak dauzkate Lourdes auzoan. 49, hain zuzen ere. Orain, galdeketa baten bidez, herritarrek aukeratuko dute zein izendapen ipini kale horiei.

Hori da, hain zuzen ere, Affna 36 elkarteak aurkeztutako proposamenaren mamia; herri galdeketa egin dadin eskatu, eta onartu egin du udalbatzak, udal talde guztien babesarekin. Bide horretan, Erriberako hiriburuko sinbologia frankista guztia ezabatzen ahaleginduko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!