1.200 dira atzerrian ondasunak dituzten eta guztiz deklaratu gabe dauzkaten nafarrak. Ogasunak jakinarazpena bidali die: deklaratzeko obligazioa dutela gogorarazi die. 720 formularioa berritzeko eskaera ere egin die eta ondasun guztiak deklaratzeko beharra. Hala egiten ez badute zer nolako isunak jaso ditzaketen ere ohartarazi die Nafarroako Ogasunak.