Bi erromes erreskatatu dituzte Orreagan

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 8a

112 telefono zenbakira hots egin zuen gizonezkoak hotzez eta akituta. Emakumeak min hartu zuen hankan.

Gauerdian aurkitu dituzte bi erromesak. SOS Nafarroak larrialdi dispositiboa jarri zuen martxan eta Nafarroako eta Frantziako suhiltzaileak bidali zituen Ibañeta ingurura bi erromesak aurkitzera. Gizonezkoa topatu zuten lehenbizi. Hotzak eragindako hipotermiak jota eta erabat akiturik zegoen. Emakumea topatu zuten gero. Hain zuzen gizonaren egoerak kezkatuta laguntza eske zihoala errekoste batera erorita hanka bihurritu zuen eta ezin mugitu geratua zegoen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!