Osasunak bi eta huts galdu zuen larunbatean Lugon. Aritz Agirre kazetariak egin digu partiduaren analisia. Iker Tubia tuiterlariak azken egunotako txiorik hoberenak aukeratu ditu. Santi Leoné, errealiatearen begirale kritikoak, aktualitatea hamar puntutan laburbildu du asteleheneroko dekalogoan. Iruñeko haur eskoletan aurre inskripzioa egiteko epea gaurtik hilaren 18ra izanen da, goizez, Descalzos kaleko Erraldoien Txokoan. Bertatik jaso dugu informazioa Itziar Arangurenen eskutik. Gezurra! Berueten ez zegoen guardia zibilik. Gezurra!! Berueten ez zegoen etakide ohirik. Egia bakarra, elurra egin zuela eta sagardotegiak badirela herrian. Zenbaitek errealitatea asmatzeko eta manipulatzeko daukaten gaitasun infinitoaz gaurko gogoeta Iñigo Astiz kazetariak. Gero eta janari gehiago botatzen dugu. Herenegun soberan gelditu zen brokoliarekin eta atzoko oilasko zatiekin egin ditzagun kroketa edo kokreta goxoak. Elikagaiak birziklatzeko moduez mintzatu zaigu Landare elkarteko kide David Garnatxo.