Iruñeko haur eskoletan matrikula egiteko epea hurrengo astean zabalduko da eta hilaren 18an amaituko da. Lau lagun bildu ditugu mahai inguruan. Gari Torregrosa, Txantreako haur eskolako zuzendaria, Maider Beloki Iruñeko hezkuntza ataleko zinegotzi arduraduna, Nerea Fillat Donibaneko haur eskolako gurasoa eta Maite Inda iruñeko euskalgintzako ordezkaria. Espainiako Gerra Zibila bukatu ondoren eta Franco hil arte, Nafarroako mendialdeko emakume gazte askok, Ipar Euskal Herrira zein Frantziako beste hainbat tokitara joan behar izan zuten neskame lanetan aritzera ostalaritzan eta etxe partikularretan. Baztan-Bidasoa inguruko hainbat emakumeren testigantzak bildu ditu Jon Abril kazetariak "Neskatoak" izeneko dokumentalean. Etzi, estreinatuko du Beran eta horren aurretik, gaur bertan, gurean izan da. Asteburuari begira, Aitor Abaroa kritikariak zine estreinaldiak aurreratu dizkigu eta Osasunak Galizian, Lugoren aurka jokatuko duen partiduaren aurreko kronika ere jaso dugu.