Zeharka bada ere, Madrilera begira gaude aste honetan, aste hauetan. Pedro Sanchezen inbestidura saioaz mintzatu gara Eduardo Santos Ahal Dugu-Podemos alderdiko diputatu nafarrarekin eta Patxi Zabaleta abokatu eta idazlearekin. Broken Brothers Brass Band taldeak, gaur aurkeztu du Katakrak liburudendan bere hirugarren lana, Ildoa landuz izeneko diskoa. Horren aurretik, Ion Celestino tronpeta jotzailea eta abeslaria Irrintzi Dorrean izan dugu. Mikel Meoki telekomunikazioetako ingeniaria, Bartzelonan egin berri duten sakelako telefonoen kongresuaz mintzatu zaigu. Horren haritik tiraka, etorkizuneko internetaz eta Big Dataz solastu gara.