2017an goi mailako kontserbatoriorako oposaketak deitu nahi ditu Exekutiboak

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 3a

Oraindik ez du zehaztu zenbat plaza eskainiko dituen; egun, langileen %71k behin behinekoz egiten dute bertan lan. Pablo Sarasate erdi mailako zentrorako ere azterketak dei ditzake.

Hizkuntza eta Arte Hezkuntzaren Departamentuak hartu du erabakia. Oposaketak deitzeaz gain, erabaki du lanean ari diren zuzendariak mantentzea aurten eta datorren urtera begira.

Datuek argi erakusten dute zein behin betiko irakasle gutxi dauden: Goi mailako kontserbatorioan, 2014-2015 ikasturtean, 77 irakasleetatik 55 bitartekoak ziren. Erdi mailako zentroari dagokionez, aldiz, 70 irakasleetatik ia erdiek ez zuten behin betiko lanpostua.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!