Enpresak nazioartekotzeko laguntzetarako 700.000 euro bideratuko du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 2a

Diru-laguntzak urte anitzekoak izanen dira eta entitateei lagunduko diete kanpora irteteko prozesu guztian zehar.

Gobernuak gaur egindako bilkuran laguntzetarako 700.000 euroko gastua egiteko baimena eman du datozen deialdietarako ("Taldeka egindako nazioartekotzea" eta "Nazioartekotzerako zerbitzu espezializatuak"), eta haren berrikuntza nagusia urte anitzekoak izango direla da (2016 eta 2017 urteak). Horrenbestez, babes publikoa enpresen nazioartekotze-planei egokituko zaizkio, bi urtez gutxienez indarrean daudenak.

Nafarroako Ogasun Publikoaren Foru Legeak ezartzen duenez, urte anitzeko gastuko konpromisoek Nafarroako Gobernuaren aurretiazko baimena eskatzen dute; hori hala izanik, Foru Gobernuak, gaurko bilkuran, 400.000 euro taldekako nazioartekotze-deialdira bideratzea onartu du (200.000 euro 2016an, eta beste hainbeste, 2017an), eta beste 300.000 euro zerbitzu espezializatuak kontratatzeko (150.000 euro ekitaldi bakoitzean).

Deialdiak laster argitaratuko dira. Biak ala biak Europar Batasuneko EGEF funtsarekin finantzatuta daude (% 50ean).

Taldekako nazioartekotzeko laguntzen deialdiarekin, kanpoko merkaturako sarrera komertziala elkarrekin egin ahal izatea erraztu nahi da, hobekuntzak ezartzea baterako negozio-prozesuan orokorrean lehiakortasuna irabazteko, edo enpresa-talde baten beste edozein jarduera, beren nazioartekotzearen alde egingo duena eta haien banakako jarduera batean baino emaitza hobeak lortuko dituena.

Nazioartekotzeari laguntzeko zerbitzu espezializatuak kontratatzeko laguntzen deialdiak honako hau bilatzen du: beren nazioartekotze-prozesuan aurreratutako fase batean dauden enpresa nafarren alde egitea, kontratuak itxi ahal ditzaten edota atzerrian finkatu ahal izateko. Horretarako, kasu askotan, ezinbestekoa da helmugan espezializatutako zerbitzuak kontratatzea.

Estrategia

Nazioartekotzea estrategia bat da, eta egungo egoeran, beharrezkotzat jotzen da enpresen bideragarritasuna eta finkatzea ziurtatzeko, ETEena bereziki, Nafarroako Nazioarteko Plana 2013-2016an jasotzen den moduan. "Europa 2020 Estrategiak" Europako ETEen paper protagonista azpimarratzen du, eta zehazki, haien nazioartekotze-prozesuak, enpleguaren arloan hazkundearen bidera itzultzeko.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!