Parlamentarien solasaldian Geroa Baiko Koldo Martinez, EH Bilduko Dabid Anaut eta Ezkerrako Joseba Ezeolaza izan dira. Espainiako egoera politikoa mintzagai. Arnaldo Otegik bere etxeko ohean egin du lo sei urte luzeren ondoren. Elgoibarko politikariak atzo esan zituenak eta Otegiri buruz atzo esan zituztenak errepasatu ditugu Ainhoa Arano kazetariaren laguntzaz. Musikaren tartean, jazz erritmoak saioaren azken zatian Nerea Erbiti kantariaren eskutik. Iritzia emateko bi idazle nafar gurean: Jon Alonso eta Angel Erro.