Nafarroako "berezko" legeen aldeko mozioak aurkeztuko ditu PSNk udaletan

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 2a

"Beste erkidego batenak diren ikurrak Nafarroan ikusaraztea kaltea litzateke autogobernuari begira", ohartarazi du alderdi sozialistak.

"Nafarroako erakundeei zor zaien errespetuz eta egungo Sinboloen Legearen aurrean zein jarrera duten adierazteko" eskatuko die PSNk udaletako ordezkariei. Nafarroako amejoramenduan eta foru legeetan ezarritakoaren alde egiteko eskatuko die alderdi sozialistak udalei. "Nafarroarenak diren ikurrak ikusarazi behar dira erakunde publikoetan, herri bakoitzarenekin batera eta legeak ezartzen dituenak", azaldu du mozioak. Izan ere, "beste erkidego bateko sinboloak ikusaraztea autogobernuari kalte egitea litzateke eta errespetu falta nafarren borondate demokratikoei", diote. Hala, Nafarroako Gobernuari exijituko dio defenda dezala autogobernua sinboloen errespetutik hasita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!