Nafarroako Gobernuari 11.258 sinadura eraman dizkiote gizarte zerbitzuetarako langile gehiago behar direla ohartarazteko. Zaintza zaindu. Langile gehiago zerbitzu hobe baterako goiburuarekin egin duten kanpainaren ekimenetako bat izan da sinadura bilketarena. Erronka, 5.000 lortzea zen, hala, Herri Ekinaldi Legegilea aurkezteko aukera izanen delako. Kalitatezko gizarte zerbitzuak behar direla uste dute LAB sindikatuak, "herritarrek goizago edo beranduago erabiltzen ditugu zerbitzu horiek eta zaindu beharra dute", adierazi dute. Foru Dekretu berri bat eskatu dute sinadura bilketa horren bidez: langile ratioak hazi daitezela.