Lau urtetik behin egutegian agertzen zaigun egun berezia, otsailak 29 gaur. Urte bisustuaz, urte bisiestoaz mintzatu zaigu Oier Lakuntza zientzialaria. Kordoba huts eta bat hartu zuen mendean Osasunak Andaluziako lurretan. Aritz Agirre kazetariak xehetasunak. Iker Tubia tuiterlariak astea zazpi txiotan laburbildu digu. Aitor Zandueta biologoarekin zientzia eta teknologiari buruz aritu gara. Hasier Larretxea poetaren eskutik gaurko mikroipuina. Xabier Agirre filosofoarekin astronomía mintzagai.