Osasun Sailak lehenengo osasun kontsultetan itxaron zerrendak murrizteko abiatutako plan estrategikoaren parte da neurria. Arratsaldez irekiko dituzte orain bost kontsultak: Alergologia, neurologia, otorrinolaringologia, dermatologia eta kirurgia baskularra.
Datuak ez dira makalak: 2015ko abenduan, 55.208 paziente zeuden zain; urtarrilean apaldu egin zen kopurua, 43.375 lagunetara jaitsita. Dena dela, asko dira oraindik.
Bost kontsulta horiek, osotara, 15.504 lagun dauzkate esperoan; adibidez, otorrinolaringologoarenera joateke 2.562 pertsona daude eta dermatologoarenera joateko 4.755.
Gehitutako orduak egiteko lanean ari direnen ordutegiak aldatuko dituzte eta mediku gehiago kontratatuko dituzte.