Elkarlana indartuko dute Eudelek eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 29a

Euskadiko Udalen Elkarteko presidentea Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakariarekin batzartu da.

Lankidetza-harremanak indartzeko erabakia hartu dute Euskadiko Udalen Elkarteak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak.

Imanol Landa Euskadiko Udaletako Elkarteko presidentea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakari Pablo Azkona batzartu dira bi erakundeen arteko elkarlana sustatzeko asmoz. Lankidetza-harremana indartzeko erabakia hartu dute. "Interes bateratuko arlo zabalak ditugu", nabarmendu dute bi erakundeetako kideek. Era guztietako lanak elkartrukatzea erabaki dute "bi elkarteentzat nahiz Euskadiko zein Nafarroako tokiko erakundeentzat onuragarriak izan daitezkeelako".

Eudeleko presidenteak Euskadiko Udalei buruzko Legearen funtsezko ardatzen berri eman dio Azconari, eta azken honek, tokiko mapa berrantolatzeko prozesuaren berri eman dio Landari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!