Lanbide Heziketan dagoen euskarazko eskaera aztertzeko eskatu diote gobernuari

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 26a, 14:27
Argazkia: Sorzen, LAB, ELA eta Steilaseko kideak, instantzia aurkezteko unean. / Sortzen

Sortzen elkarteak, LABek, ELAk eta Steilasek Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz egiteko dagoen eskaera neurtzeko eskatu diote Hezkuntza Sailari, zenbait guraso, irakasle eta ikasleekin batera. Euskara markatzeko aukera nahi dute aurrematrikulazio kanpainan.

Akordio programatikoaren 22. artikuluak eskubide hori jaso duela azpimarratu dute, gaur goizean Hezkuntza Departamentuaren aurrean egindako agerraldian.

“LHko hezkuntza-eskaintza aztertzea eta aldatzea eta euskarazko hezkuntza-eskaintza handitzea, lurralde-egituraketa kontuan izanik; LH publikoa sustatzea, gizartearen beharrei erantzuteko, tokiko garapen-agentziekin, inguruko enpresekin, unibertsitatearekin eta hezkuntza-komunitatearekin elkarlanean; pixkanaka, inbertsioak egitea, instalazio eta makina egokiak eskuratzeko; eta egungo sistema (LH duala) sakonki aztertzearen alde egitea,prestakuntza eta laneratzea duinak izatearen ikuspegitik.” Horra testuak dioena.

Lanbide Heziketa "publikoa eta kalitatezkoaren alde", euskaraz dagoen eskaerak "erantzun positiboa" jaso behar duela aldarrikatu dute. Horregatik, euskarazko eskaera neurtzea "lehen pausoa" litzatekeela nabarmendu dute.

Behin neurketa eginda, "erantzun positiboak" gauzatzea aurreikusi dute. Era berean, gobernua osatzen duten lau alderdiekin bilerak galdegin dituzte, bakoitzaren "konpromisoa" jakin eta aukerak "aztertzeko"

Instantzia aurkeztu dute gaur euskaraz dioen leihatilatxoa Lanbide Heziketako aurrematrikulazio paperetan azal dadin.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!