Metropoli Forala 2016-02-26

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 26a, 12:47

Jakina den bezala, Tenis Klubaren atzean eraikitako etxoletan Errumaniako zortzi pertsona bizi dira. Edurne Elizondo, Berria egunkariko kazetaria haiekin izan da azken egunotan Santa Maria La Real auzoan. Erreportai mamitsua argitaratu du gaurko Nafarroako Hitza gehigarrian. Kazetari beratarra gurean izan da xehetasun guztiak emanez. Edu Lartzangurenek, azkenaldian hildako bi musikari handi ekarri ditu gogora: Motorhead taldeko abeslaria eta David Bowie.
Aitor Abaroa kritikariak asteburuko zine estreinialdiak aurreratu dizkigu.
Osasunak Kordobaren aurka jokatuko du bihar, andaluziako lurralde urrunetan. Iñaki Berastegi eta Eñaut Agirrebengoa kirol kazetariek partiduaren aurreko kronika egin digute. Saioaren azken zatian Toño Muro gitarra-jotzailearen eskutik rock doinuak Iruñerriko uhinetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!