%4,7 hazi dira odol emateak Nafarroan 2015ean. Kontent azaldu da Osasunbidea datu horiekin baian ohartarazpen bat ere egin du: A positibo eta O positiboko taldeetako odol emaileak behar dira. Jaitsi egin da talde horien arteko odol erreserba eta beharrezko jo du talde horietako herritarren odola.
25.659 odol emate izan ziren iaz. Horietatik 1.575 odol emaile berriak izan ziren.